Lobak Astran batuko dira barikuan

2013/02/21

BUSTURIALDEKO HITZA|

Ideia eta proiektu barriak martxan jartzeko asmoagaz, Lobak ekimenak hazten jarraitu gura duela jakinarazi dute sustatzaileek. Hala, barikuko deialdiagaz jende barria erakarri gura dute sormen taldera. Hain zuzen, 17:30etik aurrera batuko dira Astran.

Gernika-Lumoko gazte taldeak dioenez, gura duten guztiak batu daitezke ekimenera. “Ez gara artista talde bat; gazte talde bat gara gara, eta horrenbestez, lanerako gogoa izatea da ekimenean parte hartzeko baldintza bakarra” nabarmendu dute.

Lobak gazteon sorkuntza priektuak sustatzeko “gune ireki bat” dela gogoratu dute taldeko kideek, eta lotsa barik parte hartzeko deia egin dute. Biharkoa lanean hasteko lehen pausua izango da. Azaldu dutenez, aurrerantzean “lanak zehazten eta proiektu artistikoei forma emoten” ahaleginduko dira.

Batzarra egin ostean, lunch bat egongo da bildutakoek zerbait jan dezaten, eta amaitzeko bideo emanaldi bat egingo dute. Azaldu dutenez, 2012an Lizeo Antzokian egin zuten ekitaldi kulturaleko bideo bat, eta argitaratu barik zegoen zenbait material ikusteko aukera izango dute bildutakoek.