Lobak argazkiak batzen hasi dira aurtengo ekimena prestatzeko

2013/03/21

BUSTURIALDEKO HITZA|

Zu be loba zara lemapean, Gernika-Lumoko Lobak bonbardaketaren 76. urteurrena gogoratzeko ekimen berezi bat prestatzen hasi dira dagoeneko. Hain zuzen, argazki erakusketa bat egin gura dute gazte gernikarrek, eta herriko loba guztien laguntza eskatu dute horretarako.

Proiektuko kideek jakinarazi dutenez, herriko gazteek aitxitxe-amumekin dituzten argazkiak batzen dabiltza erakusketa antolatzeko. Diotenez, bardin dio gaur egungo edo antzinako argazkiak diren, irudi guztiak erabiliko baitituzte.

Proiektuan parte hartu gura dutenek lobak.gernika@gmail helbidera bidali behar dituzte argazkiak, irudia deskribatzeko esaldi labur bategaz batera. Interesatuek apirilaren 7a baino lehenago bidali behar dituzte argazkiak.

Lobak-en webgunean jaso dezakete informazio gehiago interesatuek.