LITERATURA ZALETASUNA BIZTUTEKO KONTULEKUA ABIAN DA BERMEON

2013/09/25

EL CORREO-I.A|

HaHaurrengan literatura zaletasuna eta irakurzaletasuna biztuteko, ‘Kontuleku’ izenadun espazioa zabalduko dabe, beste urte batez, Bermeoko Joxe Miel Barandiaran librurutegian. Hiru eta sei urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen ekimenaren bitartez «liburuekiko maitasuna sustatzeaz gain, ahozko literaturaren eta irudimenaren munduari esker, umeen eta gurasoen arteko hartu-emonak sendotuko dira, berbakaz jolastuz», azaldu dabe Bermeoko Udal liburutegiko arduradunek.

‘Kontuleku’ urriaren 23tik abenduaren 18ra egingo da, eguaztenero. Talde bi antolatuko dira, alde batetik 3 eta 4 urteko haurren taldea (17:00-18:00) eta, beste alde batetik, 5 eta 6 urtekoena (18:00-19:00).

Talde bakotxan zortzi umek parte ahal izango dute, «beti be, guraso bategaz lagunduta», zehaztu dabe.

Afektibitatea

Saioetan landuko diran alorren artean afektibitatea, psikomotrizidadea, estimulazio goiztiarra eta hartu-emona nabarmentzen dira, besteak beste. “Gurasoek bere seme alabekin bizipenak elkarbanatzeko hainbat baliabide aurkituko dabez espazio honetan: soinu jolasak, jolas lirikoak, abestiak, antzerkiak edo teknikak».

Kultur ekimenean parte hartzeko Bermeoko Udal Liburutegian emon beharko da izena.