Liligiroren hirugarren saioa Harizpen egingo dute

2012/11/21

BUSTURIALDEKO HITZA|

Liligiro bertso afarien hirugarren saioa Gernika-Lumoko Harizpe txokoan egingo dute, barikuan. Eskualdeko bertsolari parte hartzaileak Ander Elortegi natxituarra eta Ibon Ajuria gernikarra izango dira; eta bertsolari gonbidatua, bestalde, Igor Elortza durangarra.

Afarirako txartelak herriko lau tabernatan erosi daitezke: Arranon, Aterpen, Ospan eta Lagun Etxean. 21:30ean hasiko da afaria, eta ostean, bertsolarien txanda izango da.