LIGAKO GARAIKURRA EZ, BAINA ETXEKO BANDERA BAI

2013/09/16

 BUSTURIALDEKO HITZA|

San Miguel ligako garaikurra Sestaora joan da aurten, Kaiku izan baita nagusi sailkapen orokorrean, 203 puntu batuta. Urdaibaik bigarren egin du ligan, 189 punturekin, eta Orio izan da hirugarrena. Liga irabazi ez arren, alabaina, Kontxako banderako arantza zeozelan kendu du Bermeoko klubak, etxean jokatutako estropada irabazita.

Donostian legez, lehia bizian aritu ziren Hondarribia eta Urdaibai Bermeon, baina etxekoek garaipen polita lortu zuten, bildutako ehunka zaleen babesean. Gainera, Hondarribiako eta Bermeoko zaleen artean aparteko istilurik ez zen sortu.

 Bermeoko bandera

1 Urdaibai Umpro Avia 12
2 Hondarribia Orsa 11
3 Kaiku Ambilamp 10
4 Orio Babyauto 9
5 Tirán Pereira 8
6 Portugalete Eulen 7
7 San Juan Iberdrola 6
8 San Pedro Ecolmare 5

 

San Miguel ligako sailkapena

1 Kaiku Ambilamp 203
2 Urdaibai Umpro Avia 189
3 Orio Babyauto 179
4 Hondarribia Orsa 159
5 Tirán Pereira 139
6 Portugalete Eulen 136
7 San Juan Iberdrola 131
8 San Pedro Ecolmare 118
9 Astillero 96
10 Pedreña 47
11 Zumaia 37
12