Lidergoan, sendo jarraitzen dute basurdeek

2012/11/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

VRAC Quesos Entrepinares Valladolideko (España) taldea mende hartu ostean, lidergoan sendotasuna irabazi dute basurdeek. Bigarren sailkatuak dira Valladolidekoak, eta Urbietan zapatuan lortutako garaipenagaz bien arteko aldea 13 puntukoa izatea lortu dute gernikarrek.Partida baka bat galdu barik heldu zen VRAC Quesos Entrepinares Gernika-Lumoko Urbieta zelaira; halanda be, ligako lehen porrota ezagututa alde egin zuten. 37-18 gailendu ziren basurdeak, ligako sailkapen orokorrean goiko postua mantenduz.