Liburutegiak asteburuetako ordutegia luzatuko du azterketa garaian

2013/01/09

I.FRADUA|DEIA

Larunbatetik aurrera eta urtarrilaren 27ra arte, asteburuetako ordutegia luzatuko du Gernika-Lumoko liburutegiak. “Azterketa garaian ikasleek bertan ikasi ahal dezaten” hartu du Udalak neurria. Horrela, eta liburutegia ikasgela bihurtuta, “15:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara” izango da zabalik.