Lau lan taldetan parte hartzeko deialdia luzatu du Bermeoko Udalak I. FRADUA –

2012/11/23

I. FRADUA -DEIA |

Udalerriaren “etorkizuna marrazteko” aukera dutela iritzita, Bermeon Erabaki prozesuan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei Udalak. Bizikidetzaren ordenantza, turismoa, ezinduen bizi kalitatea hobetzea eta kirola sustatzeko ekimenak izango dituzte hizpide.

Lehen parte hartze batzarra azaroaren 28an izango da, pertsona ezinduentzako proposamenak lantzeko. Bigarrena bi egun beranduago egingo dute, turismoaren gainean. Hirugarrena –abenduaren 12an-, berriz, “Bermeorako bizikidetza araudiaren inguruko eztabaida egongo da”. Azkenik, abenduaren 14an kirola sustatzeko ekimenak izango dituzte hizpide. Kultur Etxean izango dira bilkura guztiak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.