Lau ikastaro antolatu ditu Gazte Informazio Bulegoak

2013/01/09

I.FRADUA-DEIA|

Gernika-Lumoko Udal Berdintasun Zerbitzuak eta Gazte Informazio Bulegoak 16 eta 35 urte bitarteko gaztentzako lau ekintza antolatu dituzte. Joskintza, sukaldaritza eta estudioko argazkilaritza dira antolatutako jarduerak. Izena emateko epea -Foru Plazako bulegoetan, posta elektronikoz gazteger@sarenet.es helbidean edota 627 02 15 telefonora deituta egin daiteke- plazak amaitu arte egin ahal izango da. Hogei gazte izango dira gehienez tailer bakoitzeko.