LANA AURKITZEKO PROZESUAN LAGUNDUKO DEUTSEE BUSTURIALDEKO 20 GAZTEEI

2013/10/02

 

EL CORREO-Iratxe Astui|

Busturialdeko Gaztedi programaren barruan, ‘Good Job’ izenadun proiektua ipiniko dabe martxan Bermeoko eta Gernikako Udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Alkarteak, eskualdeko gazte langabetuei lana aurkitzeko prozesuan laguntzeko asmoagaz.

Ekimenak lau hilabeteko iraupena izango dau eta lau fase desberdinetan banatuta dago. Hasierako fasea, bihar egingo da Gernikako Astran antolatuko dan ordu biko erakartze saioagaz, 19.00etan.

Bigarren fasea autoezagupenarena izango da eta hilaren 15ean, 17an, 22an eta 24an izango da. Saiook, 15.00etatik 20.00etara izango dira.

«Bertan, lana bilatzeko orduan pertsona bakoitxaren ezaugarriak hobetzeko lagungarri izango diran izaera menperatzailea, bereganaturiko joerak eta hobetze bideak identifikatuko dira», aurreratu dabe ‘Good job’-eko bultzatzaileek.

Hirugarren fasea, barriz, urriaren 31n eta azaroaren 5, 7, 12, 14, 19, 21 eta 26an izango da, aurreko faseko ordutegi bardinean.

Danetara, Busturialdeko hogei gaztek parte-hartuko dute ‘Good Job’ proiektu honetan. «Parte-hartzaileek euren burua modu sakon batean ezagutzea lortu gura da, horretarako auto kritikarako gaitasuna eskuratuz», azaldu dabe Gazteria Sailetatik.