La Tarrancha talde asturiarrak disko berria dakar Lizeo Antzokira, barikuan

2014/01/28

BUSTURIALDEKO HITZA|

Asturiasko taldeakMezigayuska disko berriko abestiak taularatuko ditu Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, barikuan. Hain zuzen, 21:30ean hasiko da talde asturiarraren kontzertua. Gernika-Lumokoa, gainera, kontzertu berezia izango da, Ines Osinaga Gose taldeko kideak era parte hartuko baitu.

La Tarrancha 2003an jaio zen, hainbat musika estilo batuz. Taldeak ska eta reggae doinuak lantzen ditu, batez ere, baina bestelako musika estiloak alboratu barik. Hala, musika asturiarraren, latinoaren, errusiarraren eta funk, reggae eta pachanga ukituak ere badituzte abestiek.

Asturiasko taldearen beste ezaugarri bat zuzenekoa da. Hain zuzen, kontzertu alaiak, dibertigarriak eta erritmoz beteak jotzen dituzte taldekideek.