Kurtzeroko aparkalekuaren zati bat eta Zubieta Errota aurreko gunea zarratuta egongo dira bi egunetan

2013/12/12

BUSTURIALDEKO HITZA|

Kurtzeroko aparkalekua eta Zubieta Errota lotzeko lanak egingo ditu Muxikako Udalak abenduaren 16an eta 17an. Hain zuzen, Muxikako Udalak Galtzada tabernaren aurrealdean dagoen aparkalekua eta Zubieta Errota eraikina lotu gura ditu, Ugarte erreka zeharkatuko duen oinezkoentzako pasabide baten bitartez.

Pasabidea eraikitzeko proiektua aurreko agintaldian hasi zen bidea egiten, baina orduko hartan Uraren Euskal Agentziak (URA) atzera bota zuen proiektua, zubiak zenbait neurri betetzen ez zituela iritzita. URAk bere garaian azaldu zuenez, azken 500 urteetako uholderik handiena baino metro bat gorago egon behar da zubia, eta proiektu zaharrak ez zuen eskaera hori betetzen. Udaleko hiru alderdi politikoek aho batez erabaki zuten 2012ko irailean proiektua martxan jartzea.

Egurrezko pasabideagaz, Kurtzero auzoan garraio publikoa hartzen duten eskualdeko biztanleek zerbitzu hobea izan dezaten ahalbidetuko luke udalak. “Gaur egun Zubietaerrota aurrean aparkatzen duten pertsona horiek, baina, zubia eraikiz gero, autoa aparkalekuan uzteko aukera izango lukete”.