Kup taldea abesbatzaren kontzertua egongo da domekan, Mendatan

2013/12/11

BUSTURIALDEKO HITZA| Mikel Goiangeru Deunaren elizan izango da Kup Taldearen kontzertua, 12:45ean, domekan. Gainera, udalak azaldu duenez, bere hamargarren urteurrena ospatuko du abesbatzak Mendatan.

Izan ere, 2003ko udaberrian hasi zuen bere ibilbidea Kup Taldeak, Gabriel Baltes Musikeneko koro zuzendaritzako irakasleari esker. Abesbatzeko kideak gazteak dira, baina musika arloko formakuntza zabala daukate. Priez pour paix diskoa kaleratzeaz gain, nazioarteko sari garrantzitsuak jaso ditu; 40. Tolosako Abesbatza Lehiaketako 3. saria (2008), Mariborreko (Eslovenia) Nazioarteko Lehiaketako lehen saria (2009) eta Florilege Nazioarteko Lehiaketako 39. edizioko lehen saria (2010), adibidez. Horrez gain, El Orfanato eta Lo Imposible filmetako musikaren grabaketan ere parte hartu du.