KULTUR ETA KIROL DIRULAGUNTZAK BANATU DITUZTE MUNDAKAN

2013/05/07

DEIA- I. Fradua|

Udalerriko kirol eta kultur elkarteei ematen dizkieten urteroko dirulaguntzak onartu berri ditu Mundakako Udalak. Guztira 9.500 euro banatuta, “egoera ekonomiko delikatua” dela eta, “lagun-tzak mantentzeko esfortzu nabarmena egin” duela azaldu dute bozeramaileek.

Mundakako Abesbatza, Mundakako Atorrak Elkartea, Gaztezar Dantza Taldea, Gaztezar Mendiko Taldea, Arraun Taldea eta Eskubaloi Taldearen artean banatu dituzte aurtengo dirulaguntzak. “Herriko bizitza sozio-kulturala aberasteko burutzen duten lan nekaezina bereziki” eskertu nahi izan die Udalak elkarte hauei.