Krisia eta etxe kanporatzeen solasaldia Bake Leku txokoaren eskutik

2012/12/11

DEIA|

Gernika-Lumoko Elai Aretoak Bake Leku Txokoaren urteko azken solasaldia hartuko du gaurkoan, ilun-tzeko 20:00etatik aurrera. Gaur egun purian diren gaiei bestebehin eutsiz, “Krisia eta etxe kanporatzea. Gobernuaren erantzuna” izenburupean emango dute solasaldia Edmundo Rodriguez Achutegui eta Juan Carlos Iturri Garate epaileek. Hitzaldiaren ostean galderak plazaratzeko aukera izango da.