Krisi garaian be, Liburu Azokaren salmentak “mantendu” egin direla diote antolatzaileek

2013/03/11

BUSTURIALDEKO HITZA|

Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak azaldu legez, «emaitza onekin» amaitu da aurtengo Bermeoko disko eta liburu azoka: «Bermeon eguraldiak eragin handia izaten du salmentetan eta oraingoan eguraldia lagun izan dugunez, lagun asko hurbildu dira azokara». Nahiz eta krisi garaian egon, Liburu Azoketako salmentak «mantentzen» ari direla nabarmendu du.

Muniategik, azokaren lehenengo egunean Toti Martinez de Lezea idazleak emon zuen hitzaldia nabarmendu gura izan du, «hainbat izan zirelako bertaratutakoak». Gainera, euskarazko literaturan salduenetarikoa izan da Martinez de Lezeak euskal kostaldeko emakumeen memoria berreskuratzen duen Urak dakarrenaliburua. Kirmen Uriberen Mussche eta Harkaitz Canoren Twist be «asko» saldu direla aipatu du Muniategik. Bestalde, gaztelerazko literaturan gehien saldu direnak Martinez de Lezearen Mareas liburua eta Ken Follet eta Matilde Asensiren liburuak izan dira.

Haur eta gazteen literatura be nabarmendu du Muniategik, «asko saltzen baitira Bob Esponja edo Caillou bezalako pertsonaien euskarazko liburuak».

Musikari dagokionez, Muniategik jakinarazi legez, aurten, GatiburenZazpi Kantoietan izan da salduenetarikoa, baita Mikel Urdangarinen azkena be. «Klasikoak be mantentzen dira, Benito Lertxundi edota Oskorri, esaterako».

Krisi garaia be aipatu du Euskadiko Liburu Azoken koordin

atzaileak, baina horrek Liburu Azoketan «eragin handirik ez duela», dio «salmentak mantentzen» ari direla esanez. «Kalean oraindik literaturan eta musikan interesa badagoela esan gura du horrek, eta zentzu horretan pozik gaude eta izandako emaitzekin gustora gaude», esan du.