Korrika 18 aurkeztu dute, Gernika-Lumon

2013/02/15

BUSTURIALDEKO HITZA|

Euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka pertsonengan jarriko du arreta aurtengo Korrikak, eta ikasleekin batera egin dute gaur Korrika 18ren aurkezpena, Gernika-Lumon. Besteak beste, Lekukoaren bilaginkanan muxikarrez osatutako talde batek parte hartuko duela be esan dute. Korrika Kulturalaren baitan, Busturialdean hainbat ekintza egingo dituztela gogoratu dute.

Aurreko edizioetan bezala, aurten be Korrika txikiak egingo dituzte Busturialdean, eta horien data otsailaren 20an zehaztuko dute eskolen batzarretan. Era berean, Korrika batzordea sortzeko martitzenean kultur etxean egingo duten batzarrean parte hartzeko eskatu dute.

Bihar, Bermeon egingo dute Korrikaren aurkezpena.