Kirola bultzatzeko ekimenez jardungo dira kultura eta gizarte etxean

2013/01/25

DEIA-I.FRADUA|

“Kirolaren egoera zein den eta berau bultzatzeko ze motatako ekimenak egin ahal diren” aztertuko dute bermeotarrek gaur, gizarte eta kultur etxean, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Bermeon Erabaki delako parte hartze prozesuaren Kultura eta Nortasuna lan taldearen baitan Udalak kirol taldeetako arduradunak, kirolariak eta arlo honetan interesa duten herritarrak hausnarketa egitera gonbidatu nahi ditu.