Kaleen itxura garbia lortzeko asmoz, fatxadetako pintaketak kentzen dabil Bermeoko Udala

2014/01/22

BUSTURIALDEKO HITZA|

Danon artean Bermeo garbi-garbikanpainaren ildotik, Jabe Elkarteen baimenagaz egite ari da behar hori Bermeoko Udala; izan ere, bere ustez, “herriko kaleen itxura garbia eta ona lortzeko ezinbestekoa da fatxadak eta hormak garbi mantentzea”.

Herrian garbitasunagaz lotuta dauden arazoen artean dira, udalaren ustez, aipatu pintaketak; hori dela eta, horiek kentzeari ekin diote. Dagoeneko hainbat kendu dituzte: horien artean, Arresi, Askatasun Bidea, Intxausti, Morondo eta Artieda tar Iñigo kaleetakoak. Dena den, orandik ere behar horrekin jarraituko dutela jakinarazi du udalak. “Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpainaren erronka kaleen itxura errotik aldatzea da eta fatxadetan dauden pintadak kentzea ezinbestekoa da helburu hori lortu ahal izateko”, azaldu du udalak.

Orain pintadak kentzen dabilen arren, iaz kartelak kentzeko beharretan aritu zen udala; hala, fatxadetako kartelak herriko txoko ezberdinetan dauden argibide-tauletan jartzeko eskatu zien herritarrei zein elkarteei. Horri esker, orain fatxadak askoz garbiagoa daudela dio udalak.