JUNIOR MAILAKO TXIRRINDULARI LASTERKETA LEHIATUKO DUTE BUSTURIAN EGUENEAN

2013/07/23

BUSTURIALDEKO HITZA|

Busturiko txirrindulari taldeak antolatuta, eguenean  Euskadiko Txapelketa izango dute jokoan junior mailako txirrindulariek. Parte hartzaileek Altamira (Busturia) auzoan hasi eta amaituko dute lasterketa. 16:30etan ekingo diote 90 kilometroko ibilbideari.

Txirrindulari parte hartzaileek, ibilbide aldapatsuari egin beharko diote aurre eguenean. Besteak beste, Aretxabalagane, Gerekiz eta Sollube gainak zeharkatuko dituzte. 18:50 aldera proba amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, eta, ostean, sari banaketa egingo dute.

Zozketaren sariduna

Busturiko Txirrindulari Taldeak zozketa bat antolatu zuen diru apur bat batzeko asmoagaz, eta San Kristobal jaietan emon zuten zenbaki saridunaren barri. Hain zuzen, Iñaki herriko bizilagunak irabazi zuen taldeak zozketatutako bizikleta.