Julen Urdaibaik Coloradoko abentura izango du hizpide ostiral honetan

2013/11/27

DEIA- I.ALBERDI|

Grand to Grand izeneko lasterketan bizitako esperientziari buruzko berbaldia eskainiko du ostiralean Julen Urdaibai bermeotarrak. Ameriketako Estatu Batuetako Coloradoko arroilan 273 kilometroko lasterketa korritu zuten 120 pertsonek, bakoitza hamar kilo inguruko gainkargarekin, eta Urdaibai hamaikagarren sailkatu zen. Hitzaldia Nestor Basterretxea aretoan izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.