JENDAURREAN AZALDUKO DITUZTE MASTER TESIA URDAIBAIN EGIN DITUZTENEN LANAK

2013/09/18

 

BUSTURIALDEKO HITZA|

Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, euren ikerketen emaitzak eta ondorio nagusiak azalduko dituzte master tesia Urdaibain egin duten ikasleek. Zehaztu dutenez, “Urdaibain artzandobi arruntaren (Lanius collurioren) ugal-arrakasta mugatzen duten faktorrei buruz eta Urdaibaiko paduretan uroilanda handiak  (Rallus aquaticusek) duen banaketa espazialari buruz ariko dira” ikasleak. Gautegiz Arteagako zentroan bertan izango dira aurkezpenak, eguenean, hilak 19, 19:00etan. Gazteleraz izango dira aurkezpenak, eta sarrera librea eta doakoa izango da.