Janari eta arropa bilketa solidarioko gunea ireki dute

2012/11/20

I. ALBERDI -DEIA|

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak bilketa solidarioaren gunea ireki du urtarrilaren 2ra bitartean. Busturiko egoitzan arropa, jostailu eta elikagai iraunkorrak batuko ditu, behardunen kolektiboari laguntzeko eta, erabilgarriak ez diren materialen kasuan, birziklatzeko. Biltzen diren jostailuak eta elikagaiak Niños del Mundo federakundeko partaideak diren Kainabera elkarteak herrialde latinamerikarretara bidaliko ditu, eta arropak, bestalde, Rezikleta kooperatibak batuko ditu, gizarte bazterketa sufritzen duten pertsona eta kolektiboen gizarteratzea sustatzeko asmoarekin.