Jai Batzordeak tabernen eta denden mozorro txapelketa antolatu du aurten be

2013/01/30

BUSTURIALDEKO HITZA|

Beste behin be, Jai Batzordeak denden eta tabernen mozorro txapelketa antolatu du, aurtengoa hamabigarren urtea izanik. Ohi legez, aratuste egunean, otsailaren 12an, izango da txapelketa eta herriko edozein tabernak eta dendak parte har dezake.

Parte hartzaileek zenbait baldintza bete behar izango dituzte aratuste egunean bertan. 11:00etatik aurrera dendak zein tabernak apainduta egon beharko dira baita tabernariak zein dendariak be.

Epaimahaia txapelketako antolatzaileen ordezkariek osatuko dutela jakinarazi dute eta parte hartzaile guztien dendak eta tabernak bisitatuko dituzte otsailaren 12an, eguerdi partean. Irabazleen izenak, bestalde, aurrekoetan egin moduan, egun horretako arratsaldean jakinaraziko dituzte.

Epaimahaia osatzen duten kideek honakoak izango dituzte kontuan: apainketaren orijinaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea eta mozorroa eta apainketa bat izatea, besteak beste.

Txapelketan parte hartu gura duten horiek otsailaren 11 izango dute izena emoteko azken eguna. Interesa duten horiek Gizarte eta Kultura Etxean emon beharko dute izena, 94-617 91 57 telefono zenbakira deituta edo kultura@bermeo.org helbide elektronikora mezu bat bidalita parte hartzaileen datuekin.