JAI ALAIK CALZADAREN ALDEKO ZESTA-PUNTA IALDIA HARTUKO DU BARIKUAN

2013/07/24

BUSTURIALDEKO HITZA|

Urtero legez, zaharren egoitzarako dirua biltzea helburu duen zesta-punta partidak jokatuko dituzte Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Barikuan izango dira partidak, 22:00etatik aurrera, eta munduko puntistarik onenak batuko dituztela aurreratu dute. Dena den, gaur goizean egingo dute jaialdiaren aurkezpena Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok eta Calzada egoitzako ordezkari batek. Orduan emango dituzte jakitera jokalarien izenak.

Jaialdia ikusteko sarrerak 10 euro balioko du.