Irrati libre bat sortzeko nahia agertu du herritar talde batek

2013/11/28

BUSTURIALDEKO HITZA|

Herritar talde batek Astran irrati libre bat sortzeko nahia agertu du, eta proiektuan parte hartzeko deia egin die bertoko biztanleei. Jakinarazi dutenez, bihar informazio gune bat jarriko dute, Astran bertan. Modu berean, bertoko herritarrek prestatutako zenbait kuña jarriko dituzte entzungai. 17:00etatik aurrera zabalduko dute informazio gunea. Barran batutako dirua irrati librearen sorrera bultzatzeko izango da.

Proiektuak argia ikusiz gero, ez litzateke eskualdeko lehen irrati librea  izango. 80ko eta 90eko hamarkadetan, esaterako, lau saiakera egin zituzten eskualdeko biztanleek.  Betekada, Ukabi, Txatxi eta Gernika izenez egin ziren ezagun irrati libre horiek. 2008an, bestalde, Busti irratia sortu zuten bertoko herrritarrek.

Irrati librearen aldeko herritarrak astelehenero batzen dira, Astran, 19:00etan. Hala, interesa izanez gero, egitasmoagaz bat egiteko deia egin dute.