Irakasleei zuzendutako hitzaldia emango du Miguel Angel Santos hezkuntza adituak, Gernika-Lumon

2014/01/23

BUSTURIALDEKO HITZA|

ose Miguel Santos Guerra hezkuntza adituak XXI. mendeko irakasleakberbaldia emango du Gernika-Lumon. Hain zuzen, bihar (hilaren 23a) emango du hitzaldia, Elai Alai aretoan, 15:00etatik aurrera. Gernika-Lumoko Berritzeguneak antolatu du hezkuntza saioa.

Santos katedraduna da hezkuntza zientzietan, eta irakaskuntzagaz erlazionatutako 60 liburu inguru kaleratu ditu. Hezkuntza munduan ibilbide luzea dauka katedradunak, eta hainbat unibertsitatetan eman ditu klaseak.

Laura Uruburu Berritzeguneko zuzendariak jakinarazi duenez, hizlariak irakaskuntzaren erronka berriak izango ditu berbagai. Besteak beste, irakasleen beharrizanak identifikatzen, eta beharrizan horiei aurre egiten irakatsiko du Santosek.

Berbaldia irakasleei zuzendutako dago, baina edozein pertsonak parte hartu dezakela esan du Uruburuk. “Santos hizlari aparta da, eta irakasle ez direnek ere, haren komunikatzeko gaitasunagaz gozatzeko aukera izango dute”. Hala, irakaslea izan edo ez, hitzaldian parte hartzeko deia egin du Berritzeguneko zuzendariak.

Zuzendaritza taldeentzako ikastaroa

Goizean, bestalde, ikastetxeetako zuzendaritza taldeei eskeinitako ikastaro txiki bat emango du Santosek. Uruburuk azaldu duenez, lidergo pedagogikoa landuko dute ikastetxeetako zuzendaritza taldeek. 09:30eatik 13:00etara izango da zuzendaritza taldeentzako ikastaroa.