‘Inforgentziak’ zerbitzua ipini du martxan Arratzuko Udalak

2014/01/14

BUSTURIALDEKO HITZA|

Inforgentziakzerbitzuaren bidez, Arratzuko Udaleko webgune berriak interesekoak diren herriko eraikin, baserri zein gune guztien inguruko kokaleku zehatza kontsultatzeko aukera emango du. Bisitariawww.inforgentziak.com helbidera bideratuta, han jaso daiteke informazio osatua.

Webgune horrek hainbat herritako informazioa eskaintzen du, eta herri bakoitzaren atalean baserri, eraikin historiko, enpresa eta, oro har, jendearen interesekoak izan daitezkeen guneen inguruko kokaleku zehatzak jaso daitezke. Hala, mapa batean agertuko dira udaletxe, hilerri, eliza eta ermiten kokalkuak, adibidez. Hartara, tokiren bat urgentziaz bilatu behar dutenek, dela anbulantziak, dela poliziak, edo dela suhiltzaileak, klik batean jaso ahalko dute edozein baserri edo guneren kokalekua.

Android, iOS edo Windows Phone sistema eragiledun mugikor eta tabletekin bateragarria da Inforgentziak. Mugikor edo tableta bertsiora zuzenean sartzeko, webgunearen ezkerrean dagoen kodea eskanea daiteke QR irakurlearekin.