Hirugarren egin du Julen Urdaibaik Antartikako Maratoian

2012/11/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

Antartikako 100 kilometroko maratoian hirugarren postua lortu du Julen Urdaibai bermeotarrak. 13.08.56ko denboragaz amaitu zuen lasterketa, zero azpiko 16 graduko tenperaturarekin. Marc De Keyser belgiarrak irabazi zuen lasterketa (12.06.51), eta Hirofumi Ono japoniarrak bigarren egin zuen (12.51.48). Bi horiek, baina, ez zuten aurreko egunean 42 kilometroko lasterketan parte hartu. Urdaibaik, aldiz, 42 kilometroko lasterketa eginda heldu zen 100 kilometrokora. Bien artean 11 orduko atsedena baino ez zuen izan bermeotarrak eta, halanda be, podiuma egitea lortu zuen.

Antartikako lasterketa horretan parte hartzeak, gainera, esanahi berezia izan du Urdaibairentzat. Izan be, 1912ko galernan hildako arrantzale bakoitzeko kilometro bana korrika egin ditu bermeotarrak, eta arrantzale horiei omentzeko modua zela esan zion HITZAri lasterketara joan aurretik.