Hasi dira Santa Zezili eguneko ospakizunak

2012/11/22

BUSTURIALDEKO HITZA|

Santa Zezilia da gaur eta, urtero legez, hainbat dira egunotan han eta hemen dauden kontzertuak eta musikagaz lotutako jarduerak. Zenbait herritan hasiak dituzte ospakizunak; Gernika-Lumon eta Bermeon, esaterako. Dena den, gaur eta datozen egunetan be egongo da musikagaz gozatzeko aukerarik Busturialdean.

Adibidez, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) aurten be antolatu du Musikalean. 40 musika eskoletako 1.700 ikasle eta irakasle baino gehiagok parte hartuko dute ekimenean; tartean, Bermeoko eta Gernika-Lumoko musika eskoletakoek.

Komuneko ekitaldi horrez gain, batean zein bestean egongo dira Santa Zezilia eguneko kontzertuak edota kalejirak.

Egitaraua:
Bermeo

  • Gaur. Bermeoko Abesbatzaren Santa Zezilia eguneko kalejira, 20:00etatik aurrera.
  • Zapatuan. Bermeoko Abesbatzaren kontzertu korala, 20:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian.

Gernika-lumo

  • Gaur. Musikalean ekimena. Industria kaletik (autoeskola aurretik) abiatuko dira, 17:20an, eta Adolfo Urioste plazan egingo dute geldiunea (Iparragirreren eskultura inguruan), 17:30ean. Parte hartzaileak: K1, K2 eta K3 koruetako ikasleak eta trikitilariak, txistulariak eta akordeoi-joleak.

Mundaka

  • Gaur eta bihar. Santa Zezilia eguna ospatzeko Herriko Musikaleen Alaitasuna kaleetatik.