Hartu du Calzada egoitzak enkanteko dirua

2012/11/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

Calzada zaharren egoitzako jai handia aprobetxatuz, urriko azken asteleheneko gaztaren enkantean ateratako dirua eman diote sor Visi egoitza horretako arduradunari. Domeka eguerdian jaso zituen txekeak, Kamiñoko jatetxearen eta Xaiborren eskutik. Hain zuzen, Kamiñokok erosi zuen gazta irabazlearen erdia, 5.700 eurotan. Xaiborrek, aldiz, bigarren gazta erosi zuen, 600 euroren truke. Txekeak emateko ekitaldian izan ziren Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatea eta Jose Antonio Bastegieta enkantearen gidaria be.

Txekea emateko ekitaldiaz gain, hainbat jarduera izan ziren atzo Gernika-Lumoko zaharren egoitzan. Dantza saioa eta literatur jaialdia izan ziren, besteak beste.