Harrera bazkaria egingo dute hilaren 25ean, Txomin Arana omentzeko

2014/01/16

BUSTURIALDEKO HITZA|

Dakar Rallyan lortzen ari den emaitzak direla eta, “merezitako omenaldia” egingo diote pilotu ereñarrari urtarrilaren 25ean. 13:00etan hasiko da ekitaldia, Ereñoko udaletxean egingo dioten harreragaz, eta ostean bazkaria egingo dute, Arita-Berri jatetxean.

Bazkaritarako txartelek 30 euro balio dute eta Arita-Berri jatetxean (Ereño), Atxoste tabernan (Ereño), Ipar Tabernien (Gernika-Lumo), Ereñoko udaletxean eta Gernika Off-Road elkartearen lokalean eros daitezke. 250 pertsonarentzako lekua baino ez da egongo, beraz, txartelak lehenbailehen erosteko gomendioa egin du Gernika Off-Road elkarteak.