Hamabost animalia lehiatuko dira aurtengo Erregenetako asto probetan

2013/01/04

I.F.-DEIA|

Hamabost lehiatzaile izango dira aurten nor baino nor berrogeita seigarren edizioa betetzen duen Mendatako Erregenetako asto probetan. Gaurtik urtarrilaren 8ra arte, batez ere Busturialdeko animaliak -nahiz eta Leioa, Erandio edota Gipuzkoatik heldutakoak ere badiren- lehiatuko dira estrainekoz erabiliko den 595 kilo pisuko harri berriarekin. Elizaldeko probalekuko norgehiagoka Enrike Aranasi omenaldia egiteko baliagarria izango da.