Haitiren aldeko jaialdia antolatu dau Gernikatik Mundura zapaturako

2013/01/31

EL CORREO-IRATXE ASTUI|

Gernikatik Mundura Garapenarako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Haitiren aldeko alkartasun jaialdia antolatu dau, Gernikan, datorren zapaturako. ‘Haiti gogoan’ lelodun ekimenaren helburua da «orain hiru urte bizi izan eben lurrikara eta gero, haitiarraren bizibaldintzak hobetzen laguntzeko dirua batzea eta orain arte egin dan lanagatik esker ona eskaintzea», azaldu dabe taldeko kideek.

Jaialdiaren programa 16.30ean hasiko da, umeentzako tailerrakaz. Haitiren Ingeniería Sin Fronteras proiektuaren aurkezpena arratsaldeko seiretan egingo dabe eta horren ostean, bego Alabazan ipuin kontalariak barre egiteko narrazio txikiak kontatuko dau Astrara bertaratuko dan publikoaren aurrean. 19.30etatik 21.00etara arte, The Iosebeatles taldeak kontzertua eskainiko dau. ‘Haiti gogoan’ jaian batuko dan dirua Euskal herriko Mugarik Gabeko Ingeniariak (ISF) alkartearen bitartez bideratuko da Haitira. Izan be, erakunde horren bitartez, Gernikatik Mundurak 40.000 euro bidali dauz Haitira daborduko, 2010 urtetik gaur egun arte burututako kanpinei eta laguntzei esker.