Hainbat lagun bildu dira Loiuko aireportuan, Txomin Aranari harrera beroa egiteko

2014/01/22

Busturialdeko hitza|

17:00an baino pixka bat beranduago ailegatu da Ereñoko moto gidaria Euskal Herrira, eta hainbat lagun izan ditu Loiuko aireportuan zain. Harrera beroa egin diote bertan bildutakoek, Dakar Rallyan egindako lanaren aitortza gisa. Heldueren atetik ateratzerakoan, dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatu du. Ostean, ama besarkatu, eta lagunak agurtu ditu Aranak.