HAINBAT EKITALDI EKARRIKO DAUZ EUSKARAREN EGUNAK BUSTURIALDERA

2012/11/30

EL CORREO- Iratxe Astui|

Datorren astelehenean ospatuko dan Euskararen Nazinoarteko Eguna dala eta, hainbat ekitaldi antolatu izan dabez Busturialdeko herrietan. Horreen artean, Bermeon egingo dan ‘Canteburyko paperen misterioa’ tituludun komiki barriaren aurkezpena eta Gernikan izango dan Txomin Agirreren ‘Garoa’ liburuaren irakurraldia nabermentzen dira. Aitatu lehenengo hitzordua, Nestor Basterretxea aretoan egingo da, 19.00etan.

«Egun berean, ikastetxeetan bertso, joko eta bestelako jarduerak be burutuko dira», aurreratu dabe. Bihar eta etzi, bestalde, ‘Berba eta kafea’ izeneko foroa martxan ipiniko da Bermeoko Kafe Antzokian (11.00-14.00) eta jaiobarrien liburuaren aurkezpeneko jaia ospatuko da leku berean (12.00), hurrenez hurren. Gernikarrek hamaika orduko irakurraldiagaz ospatuko dabe Euskararen Nazinoarteko Eguna, baina kasu honetan datorren martitzenean. Goizeko 9.00etatik 20.00etara gura dauen guztiak Txomin Agirreren ‘Garoa’ liburuaren parrafo bat irakurtzeko bertaratu daiteke, Elai Alai aretoaren ingurura.
Bakion, bestalde, mendi urtekera (10.30), Talo tailerra (16.30) eta erromeria iragarrita dagoz biharko. Euskareren egunean, ‘Nik egin beharko & KO’ nagusientzako antzezlana izango da, Kultur Etxean (20.00).