Giusi Nalettoren ‘Gernika 2012′ erakusketa inauguratuko du gaur kultur etxeak

2013/03/22

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak Giusi Naletto italiarraren erakusketa jarriko du ikusgai. Gaur bertan egingo dute “artea memoria bilakatzen” duen erakusketaren inaugurazioa, 19:00etan.

Gernika 2012 izenburupea “Giusi Nalettok berpizturiko Gernika denboran urradura da, zauri bat da, hortaz, belaunaldietan zehar odol ttanttak jarioko duena era danteskoan”.

Apirilaren 30era arte egongo da lagina Gernika-Lumon ikusgai.

Giusi Naletto Friuli eskualdean sortu zen, Italiako iparraldean, 1941ean. Veneziako Ca Foscari unibertsitateko irakaslea izan zen 1997 urtera arte. Irakaskuntza bazter utzirik, pintura ikastaroetan hartu zuen parte Venetziako Arte Ederretako Akademian. Diploma jaso zuen 2003. urtean. 70eko hamarkadan teknika kalkografikoak erabiltzen hasi zen Venetziako Nazioarteko Grafika Eskolan. 90eko  hamarkadaren hasieran marrazketan, pinturan, akuarelan eta xilografian espezializatu zen, eta izena eman zuen Biluzketaren Eskola Librean. Behin akademian diploma eskuratuta, teknika kalkografikoaren barrena abiatu zen, tradizionalak eta esperimentalak. Bide hori Venetziako Atelier Aperto nazioarteko maisu taldearekin batera egin zuen. Talde honen partaide da aspaldi batetik hona. Erakusketa indibidualak eta kolektiboak egiten ditu,  Italian zein atzerrian.