GERNIKAN ADIMEN EZGAITASUNA DUTEN ARTISTEN 50 ARTELAN DAUDE IKUSGAI

2013/09/25

DEIA- Iñigo Alberdi|

Adimen-desgaitasuna duten neska-mutilek egindako 50 margolan eta eskulturekin osatutako mostra dago zabalik Gernika-Lumoko kultur etxean. Busturialdeko Lantegi Batuak erakundeak antolatutako talde-erakusketa hau irailaren 30era arte dago ikusgai.

Lantegi Batuak proiektuaren kontzientziazio helburuen artean dago gizarteari jakinaraztea “kultura ez dela adimen kontua bakarrik, baizik eta bihotzak eta emozioek garrantzi handia dutela. Eta horietatik asko dute adimen-desgaitasuna duten artistek”, azaldu dute sustatzaileek. Ikusgai dauden lan guzti hauek euren tailerretan egindakoak dira.