Gernikako zerbitzuen gida barriaren 10.000 ale banatuko dabez

2014/01/10

EL CORREO| Gernikako Udaleko Merkataritza eta Turismo Sailak herriko zerbitzuen gida barriaren 10.000 ale argitaratu dauz eta datozen egunotan herritarren artean banatzen hasiko dira. Argitalpenak «udalerrian zein herri administrazioan eskaintzen diran zerbitzuen informazioa eskura jartzea dauka helburu, era eraginkor eta erosoenean», azaldu dau Merkataritza eta Turismo saileko zinegotzia dan, Begoña Landak. Gernikarrek euren etxebizitzatako postontzietan jasoko dabe ale bana, baina halandaze Turismo bulegoan be edozeinek eskatu eta doan eskuratu ahal izango dau.

Zerbitzuen gidak zortzi atalez osotuta dago. Lehenengoan, eta sarrera modura, udalerriaren informazio orokorra eta Udal korporazioaren zehaztasunak azaltzen dira. Bigarren atalean, bestalde, zerbitzuak, berauen azalpena, eurekin hartuemonean jartzeko moduak eta eskaintzen dabezan zerbitzuen gaineko informazioa eskaintzen da. Azkenik, eta beste datu askoren artean, Ekonomia Sustapena, Turismoa, Gizarte eta Toki Garapena, Euskara, Kultura eta Zerbitzuak, Hezkuntza eta Osasuna Udaleko sailen ganeko informazioa aurkitu daiteke.