GERNIKAKO KULTUR ETXEAK 33.000 EURO BANATUKO DITU ELKARTEEN ARTEAN

2013/11/14

DEIA- I. Fradua|

Kultur dirulaguntzak

Jaso ahal izateko eskabideak abenduaren 2a baino arinago egin beharko dira

Udalerrian kultura egitasmoak sustatzeko erabilgarria izango den dirulaguntza deialdia zabaldu du Gernika-Lumoko kultur etxea fundazioak. Aurtengoan, 33.000 euro izango direla zehaztu dute Udaleko bozeramaileek, herrian jarduten diren irabazi asmo bako elkarteen artean banatzeko.

“Dirulaguntzak ematea lehia sistemaren bidez erabakiko da, eta kultura, gazteak eta aisialdiko jarduerak batez ere sustatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte-entzat izango dira”. Eskabideei dagokienez, dirulaguntza jasotzeko dokumentazioa abenduaren 2ko 14:00ak arte aurkeztu ahalko da kultur etxean.

Eskabidearekin batera “laguntza eskatzen den jarduera edota egitasmoaren azalpen-txosten bat” aurkeztu beharko da. Onartua izanez gero, “dirulaguntza bi epetan emango da”, baina bigarrena jasotzeko “onuradunak jarduera justifika-tzea” ezinbesteko baldintzatzat jo dute. Horretarako, “jarduera edo programaren azalpen-txostena aurkeztu beharko du abenduaren 31 baino lehen”, azaldu dutenez.