GERNIKAKO INDABAK ETA ERRIOXAKO ARDOA IZANGO DIRA DASTAGAI AZAROKO AZOKA BEREZIAN

2013/10/31

BUSTURIALDEKO HITZA|

Azaroko azoka berezian Gernikako indabak eta Errioxako ardoa dastatzeko aukera izango dute, Gernika-Lumoko merkatu plazara gerturatzen diren guztiek. Hain zuzen, zapatuan izango da azoka berezia, 09:00etatik aurrera.

Bestalde, bertoko produktuen eta artisauen produktuak ere izango dira salgai, Merkatu Plazan. Guztira, 28 salmahai jarriko dituzte bertoko ekoizle eta artisauek.