GERNIKAKO IBILALDIA 2014ko ABESTIA AUKERATZEKO LEHIAKETA DEITU DABE

2013/10/21

 EL CORREO- Iratxe Astui|

Gernikako Seber Altube ikastolak datorren urtean herrian ospatuko dan Ibilaldiaren jaialdia animatuko dauen abestia aukeratzeko lehiaketa abian ipini dau. Deialdia musika-sortzaileei zuzenduta dago, beti be taldeko partaideetako bat Busturialdekoa izanez. Lanak aurkezteko epea datorren hilaren 23ra arte zabalik egongo da.

Kantari jagokonez, hiru baldintza bete behar ditu. Batetik, euskaraz idatzia izatea; bestetik, ikastola hitza agertzea; eta azkanez, ‘Euskararen bihozfera’ leloa azaltzea. «Honez gero, hiru letra prestatu daitekez, baina gurago izanez gero, lehiakideek beste bat sortu daiteke», azaldu dabe Seber Altune ikastolako arduradunek. Lehian edozer musika-estilotako abestiak onartuko dira, baina sartuko diran kantak argitaletxe-kontratu bakoak izan beharko dabe.

Lanak aurkezteko bi bide daude; hian zuzen be, CD formatuan edo formatu digitalean. CDan eginez gero, Seber Altube ikastolako idazkaritzan entregatu behar da. Formatu digitalean aurkeztuz gero, ibilaldia@ikastola.net helbidera bidali behar da. Formatu bata zein bestea erabili, Ibilaldiaren webgunean dagoen izena emateko orria bete eta entregatu behar da, materialarekin batera.