‘Gernika’ koadroa Gernika-Lumora eroateko sinadurak batzen hasi da udala ‘change.org’ webgunean

2013/03/12

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gernika Gernikara ekartzeko aldarrikapenari helduta, atxikimenduak batzeko webgunea prestatu zuen 2011. urtean Gernika-Lumoko Udalak.www.guernicagernikara.net atariaren bitartez, 500.000 sinadura biltzea zeukan helburu udalak, horiekin Espainiako Kultura Ministerioara jotzeko. Orain, aldiz, www.change.org plataforma eta Facebook sare soziala baliatzen hasi da, 50.000 izenpe lortzeko.

Gernika-Lumoko Udalaren arabera, bakearen eta Euskal Herriaren kontrako sarraski baten sinbolo bat da  koadroa. “Inoiz gertatu behar ez zukeen bonbardaketa bat oroitzeko margotu zuen Picassok koadroa. Hori dela eta, euskal herritarrek koadroak Gernika-Lumora itzuli behar duela deritzote euskal herritarrek, baina aitzakia politiko ezberdinek oztopatu egiten dute. Hori horrela, orrialde honetaz gain,  Guernica – Gernikara perfila sortu du Facebook-en udalak, Kultura Ministerioan aurkezteko sinadurak, bere erabakia zuzentzera derrigortuz”.