Gaztaroan genero indarkeriari aurre egiteko programa garatzen dabilz Bermeon

2012/11/21

I.A.-EL CORREO|

Nerabezaroan genero indarkeriari aurre hartzeko familiei zuzendutako programa garatzen dabilz atzotik Bermeon. Udaleko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak martxan ipini dauan ekimena, izan be, 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak daukezan gurasoei zuzenduta dago. «Hiru saiotan burutuko da programa eta hurrengo hitzorduak hilearen 27an eta abenduaren 4ean egingo dira», zehaztu dabe Udaleko Patronatoko arduradunek.

Saiook arratsaldeko seietatik zazpi eta erdietara arte izaten dira, herriko Gizarte eta Kultur Etxean. Programaren helburua da «gurasoak nerabezaroan emoten diran genero indarkeriaren egoera ezberdinen aurrean kontzientzia hartzea», zehaztu dabe iturri bardinek. Horrez gain, gurasoei genero indarkeriaren egoera ezbardinak detektatzeko baliabideak eskaini nahi jakez eta heziketa-ereduak ezagutzera emon indarkeria egoera ezberdinak ekiditeko.
«Sarritan gatz egiten da gaztaroan emoten diran tratu txarren egoeretaz jabetzea, kontuan izan behar dalako gehienetan tratu txarra psikologikoa izaten dala: kontrol jarrerak, mehatxuak, irainak, mespretxuak edo zeloakaitik», ohartarazoten dabe.