GAUR INAUGURATUKO DUTE GERNIKALDEA ZENTROKO LARRIALDI ZERBITZUA

2013/10/21

BUSTURIALDEKO HITZA|

Hilabeteak daramatza zabalik, baina oraindik ez ditu zerbitzu guztiak ematen. Gaur hasiko da martxan larrialdi zerbitzua, eta gaur bertan egingo dute inaugurazioa, 11:00etan.

Jon Darpon Osasun sailburua, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia, eta Galdakao-Usansolo ospitaleko zuzendari kudeatzaile Jon Guajardo izango dira gaurko ekitaldian.