Gaudeamus Koralak kantu berriak estreinatuko ditu Ariatzako elizan

2012/12/13

I. FRADUA - DEIA|

Gernika-Lumoko Gaudeamus abesbatzak kantaldia eskainiko du bihar Muxikako Ariatza auzoko Santa Kurtze elizan. Saragia Kultur Alkarteak antolatuta eta Muxikako Udalaren babesarekin, iluntzeko 20:30ean hasiko den saioan, Juli Foruriak zuzendutako koralak bere azken proiektua aurkeztuko du: Ahaztu Gabe izenburupean. Antolatzaileen esanetan “Gernikako bonbardaketaren inguruan prestatutako hiru kantaz osatutako triptikoaren estreinaldia eskainiko du” Gaudeamus abesbatzak.