GASTRODIBERTSITATE GELAK EKIMENEAN BIZKAITAR SALTSA IZANGO DUTE DASTAGAI

2013/11/13

DEIA- I.F|

Gastrodibertsitate Gelak deritzon hileroko egitasmoan bizkaitar saltsari izango du mintzagai Jose Angel Iturbe sukaldariak. Gainera, produktu desberdinen esperimentazioa eta MD Gastrok egindako zenbait plateren dastaketa izango dira ostiralean Busturiko Madariaga dorretxeko Euskadiko Biodiberstitate Zentroan. 15 eurotako prezioan, ekitaldi gastronomikoa 19:30ean hasiko da 22:30ean amaitzeko.