Gas isuria egon da San Martin auzoan

2012/11/13

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gaur arratsaldean makina zulatzaile batek hodi bat apurtu du Bermeoko San Martin auzoan, gas isuria eraginez. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak daude une honetan auzo horretako etxebizitza barrien inguruan, zehazki isuria non dagoen egiaztatzen. Inguruan zeuden herritarrak aldenduarazi egin dituzte, badaezpada.