GANADU FERIA PRESTATZEKO LANAK DIRELA ETA, SANTA ANA ERDIA ZARRATUKO DUTE

2013/09/30

BUSTURIALDEKO HITZA|

Urriaren 6an eta 7an izango da Urriko Lehen Asteleheneko azoka Gernika-Lumoko Santa Ana aparkalekuan, baina eguaztenean hasiko da udala ganadu feriarako beharrezko azpiegitura ezartzen. Hori dela eta, ibilgailuak han aparkatuta dituztenek eguaztena orduko handik atera beharko dituztela jakinarazi du.

Pirenaika arrazako abelburuen lehiaketaz gain, euskal produktuen azoka ere izango da domekan eta astelehenean Santa Anan.