Gabonetako umeen parkea zabaldu dute

2013/01/03

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gernika-Lumoko gabonetako umeen parkea gaur zabaldu dute, baina bihar eta etzi be, gazteek edarto pasatzeko aukera izango dute. Ehunzangok antolatuta, hiru eta hamasei urte bitarteko gazteak batuko dira Jai Alai frontoian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez goizez eta arratsaldez zabalduko dute umeen parkea. Hain zuzen, 11:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 20:00etara. Zazpi eta hamasei urte bitartekoen gunean, bideo jokoak, skalextric erraldoia, froga jolasak, zezen mekanikoa eta mahai tenisa jarri dituzte, besteak beste.